domingo, 6 de noviembre de 2016

Londres

Londres Ingalaterra eta Erresuma Batuko hiriburua da. Tamesis ibaiaren ertzetan eta Britainia Handiko hegoaldean kokatuta, 43an fundatu zuten erromatarrek, Londinium izenpean. 7.500.000 biztanle edukita, Londres Europar Batasuneko hiririk handiena da.

Tamesis ibaiak zeharkatzen du hiria, eta bitan banatzen. Ibaiak izugarrizko eragina izan du hiriaren garapenean. Ibai horren ipar-ertzean fundatu zen Londres, eta mende askotan zehar zubi bakarra egon zen, Londresko zubia (London bridge), hain zuzen ere. Hori dela-eta, Londresko hirigunerik garrantzitsuena iparraldean kokatuta dago, baita zinema, antzerki, gune historiko eta turistikorik inportanteenak ere. XVIII. mendean zubi gehiago eraiki zirenean, hiria norabide guztietan zabaldu zen.
Londresek klima ozeaniko eta epela du. Udak oso gutxitan izaten dira beroak (batez besteko tenperatura uztailean: 18º) eta neguak ere nahiko epelak izan ohi dira (batez besteko tenperatura urtarrilean: 6º). Udan tenperaturak ez dira 33 °C-tik igotzen. Tenperaturarik altuena 2003ko beroaldian neurtu zen, 38,1 °C-koa izan baitzen.
Londres Europa osoko hiririk kutsatuena da, berdegune handiak izan arren. Auto eta industriek ke-kantitate handia isurtzen dute hiri barnean.

Londresko garraiobide publikoak ez dira soilik garraiobide bat, benetako nazio-sinboloak baizik. Hortaz, munduko elementu publizitariorik garrantzitsuenetarikoak eta ezagunenetarikoak dira. Garraiobide-sarea Transport for London sozietate publikoak kudeatzen du. Herriarteko garraioak , beste sozietate pribatu batzuek kontrolatzen dituzte, eta haien artean British Airports Authority (BAA) da nagusiena, Londresko Heathrow, Gatwick eta Stanstedaireportuak kudeatzen dituena.
Udala ahalegin berezia egiten ari da auto pribatuaren Londres barneko erabilera murrizteko. Horretarako, garraiobide publikoak sustatzen ditu, baita bizikletaren aldeko kanpaina ere, tartean "bidegorriak" eginez, horiek artean urriak eta eskasak diren arren. Beste neurri batzuk zergei lotuta daude. Udalak congestion chargedelako zerga ezarri du zentroan (City eta West End) lanegunetan; ez, ordea, asteburuan. Horren arabera, baimen bat ordaindu behar da autoz ingurune horretara sartzeko. Kontrako iritziak harrotuta bada ere, aparkatze-arauak ere Londresko erdialdetik inguruko udal-barrutietara hedatzen joan da gero eta gehiago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada