Bidairako aholkuak

Bidaia bat egin aurretik, lehenengo gauza nora joan nahi duzun argi eduki behar duzu, hori argi edukitzean, erreserbak egiteko garaia da. Nik erreserbak egiteko normalean agentzia batera jotzen dut, beraiek egin ditzaten tramite guztiak baina beste aukera bat internetez egitea izango litzake eta batzuetan aukera hori hoberena izaten da merkeagoa delako Nire ustetan, erreserba on line egiterakoan web orririk egokiena TRIVAGO izango litzake gehienetan bidai seguru bat ematen dizulako, erreserba egin ondoren dena inprimitu eta ondo gorde beharko duzu. Atzerrira bazoaz bidaia egitera kontuan hartu ezazu pasaportea eta eguneratua eduki, bestetik atzerriko emergentzia zenbakiak apuntatu eta kontsulatua non daukazun ere argi eduki, inoiz ez baidakizu noiz izango duzn larrialdiren bat. Bidaia gerturatu ahala planing bat egin ezazu egun bakoitzean zer egin dezakezun jakin dezazun, garrantzitsua da hori egitea eta horrela konturatzen zara zenbat egun dituzun gauza bakoitza ikusteko. Bidaiaren eguna iristean maleta hartu eta bidaiarako behar dituzun guztiak eta disfruta ezazu bidaiaz!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada